Bake epaile izateko izenemate epea bukatzear

Ubane Madera 2005ko mai. 6a, 18:48

Datorren martitzenean, hilak 10, bukatzen da bake epaile edo haren ordezko izateko izenemate epea. Lau urterako karguak dira.

Honako baldintzak bete behar dira, oro har: nazionalitate espainola izatea, adin nagusikoa izatea eta fisikoki zein psikikoki epaile lanak betetzeko gauza izatea. Horrez gainera, epaile lanak betetzeko udal bulegoetara joateko libre egon behar da, baita garraio propioa ere.

Interesa izanez gero, erretiratuak ere aurkez daitezke.

Ordainsaria, lau hilean behin

Lehen esandako moduan, karguek lau urteko iraupena dute. Ordainsaria, berriz, lau hilabetean behin emango dute; guztira, urtean, 922,49 euro izango dira.

Udaletxeko bulegoetan egin behar da izenematea, lehen esandako moduan, martitzena baino lehen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak