Apirilean eta maiatzean, umeak kantari, Arrasaten eta Gasteizen

Ubane Madera 2005ko api. 29a, 19:20
Papargorri abesbatza buru-belarri dabil datozkion hitzorduak prestatzen. Batetik, bihar, zapatua, Arizmendik antolatutako eskolarteko abesbatzen topaketetan parte hartuko du. Bestetik, maiatzean Gasteizen izango da, hango topaketetan.

Biharko saioari dagokionez, zortzi abesbatzak parte hartuko dute Arrasateko topaketetan. Uarkapen izango da saioa, 17:00etan hasita. Sarrerak zapatu goizean edo arratsaldean bertan eros daitezke, hiru euroren truke. Mantxa Pio eta Uso Txuria kantuak interpretatuko dituzte aramaioarrek, Arantza Uriarteren zuzendaritzapean. Blanka Mendialdua irakasleak jakinarazi digunez, 18 neska-mutilek abestuko dute Aramaioko taldean.

Gasteizen, lehenengo aldiz

Bestalde, maiatzean antzeko zerbait izango dute, baina oraingo honetan, Gasteizen. Hain justu ere, Arabako Federazioko Haur Abesbatzen kontzertuan parte hartuko dute Papargorrikoek. Guztira, 12 taldek parte hartuko dute, gehienak Gasteizkoak.

Kontzertuak bi zati izango ditu. Batetik, talde guztiek batera kantatuko dute; eta bestetik, taldeak launaka banatu eta lauko talde bakoitzak kontzertu bana emango du.

Bestelakoen artean, Kataluniako kantu batzuk abestuko dituzte: Sukaldean Iraultza, esaterako.

Maiatzaren 7an dute kontzertu horretarako aurreneko entsegu orokorra, Gasteizen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak