Azokak emaitza ona izan duelako, pozik

Ubane Madera 2005ko api. 27a, 20:13
Azokaren gaineko balorazio oso positiboa egin dute bigarren eskuko liburu azokaren antolatzaileek. Honako datuak helarazi dizkigute zenbakitan: 250 bat liburu saldu dituzte eta 380 euro lortu. Horrez gainera, 500 bat liburu dituzte, Kolonbiara bidaltzeko.

Oso pozik daude Aramaixo Tropikaleko Gazte Asanbladakoak bigarren eskuko liburu azokaren emaitzarekin. Liburu asko saldu dituzte: 250, entziklopedia bat barne; hala, diru dezente lortu dute: 380 euro (Angolara eramateko). Uste baino gehiago, antolatzaileetako baten, Alex Aginagalderen hitzetan. Halaber, kontatu digu nobelak baino entseguak saldu zituztela gehiago, baina batez ere, sukaldeko liburuak, etxeko erremedioen gainekoak, umeendakoak eta liburu zaharrak saldu zituztela. Esaterako, 1930eko liburuak ere bazirela esan digu.

Bestelako bitxikeriak

Kontatu digu, baita ere, liburu bitxiez gain, liburuen barruan dokumentu bitxiak ere agertu zaizkiela; esaterako, testamentu bat, 1978ko txartel bat (Seat 600 modeloko automobil bat zozketatzen) edo antzinako loteria txartel bat.

Kolonbiara eta Gasteizera Bestalde, saldu ez zituzten liburuen artean, 500 bat, espainierazkoak guztiak, Kolonbiara bidali nahi dituzte gazteek. Orain, Udalari laguntza eskatuko diotela esan digute, Diputazioaren bitartez liburuak Kolonbiara zelan bidali erabakitzeko. Saldu ez dituzten euskarazko liburuak, berriz, Gasteizko umezurztegi batera bidaltzea aztertzen dabiltza.

Azokan ibili zen herritar kopuruari dagokionez, aditzera eman digute asko ibili zela, batez ere, 13:00etatik aurrera.

Gauzak horrela, eta bestelako ustekaberik ezean, datorren urtean, azoka berriro antolatzeko asmoa dutela esan digute. gazteen partetik: eskerrik asko Bukatzeko, gazteek eskerrak eman nahi dizkiete aramaioarrei, liburuak ematearren eta azokari egin dioten harrerarengatik. Udalari eta liburutegiko arduradunari (Olgari) ere eskertu nahi diete egin duten guztia. Horrez gainera, sortutako eragozpenengatik barkamena eskatu nahi dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak