Uztailaren 6tik 19ra bitartean dira aurtengo udalekuak. Parte hartu nahi duenak maiatzaren 20a baino lehen eman behar du izena, udaletxean. Ume bakoitzak 36 euro ordaindu beharko ditu. Taldeak maiatza bukaeran osatuko dituzte.
Era berean, begirale izan nahi duenak ere zabalik du izena emateko epea. 17 urtetik gorakoa izan behar du eta zera baloratuko dute: begirale titulua edo maisutza ikasketak izatea, EGA titulua, esperientzia eta Aramaiokoa izatea. Izena emateko azken eguna: maiatzak 20.