Dena dela, oraindik ere bada astia liburuak eramateko, apirilaren 22ra arte, hain zuzen. Goizean udaletxera eraman behar dira; eta arratsaldean, liburutegira. Edozein motako liburuak hartuko ditu gazte taldeak, liburu-azokan saltzeko. Lehen esandako moduan, apirilaren 23an izango da hori, herriko plazan. Iragarri digutenez, prezio merkean salduko dituzte liburuok. Batutako dirua, berriz, gobernuz kanpoko erakunde bati emango diote, Angolara eramateko; han, eskolak, jangelak eraikitzeko inbertituko dute diru hori. Berriz, saltzea lortzen ez dituzten liburuak, espainolezkoak behintzat, Kolonbiara bidaliko dituzte.