Manex Agirre aramaioarra Arabako finalerako sailkatu da

Larraitz Zeberio Lekuona 2005eko apirilaren 4a

Zapatuan, hilaren 9an, jokatuko da Gasteizko Jesus Guridi Auditorioan Arabako bertsolari txapelketako finala. Manex Agirre aramaioarra bertan izango da.

Iñaki Viñaspre, Oihane Perea, Zigor Enbeita, Juan Mari Juaristi eta Asier Otamendirekin batera jardungo du. "Aurrekoetan baino lasaiago ikusten dut nire burua", esan digu Granadatik Manexek. "Hemen egonda ezin dut txapelketa behar den moduan prestatu eta aurtengoan ez daukat beste munduko helbururik. Presioa ere ez da hainbestekoa".

Finalaurrekoan ondo ikusi zuen bere burua. "Gauza on eta txarrekin, baina ondo aritu nintzela uste dut. Besteak baino gutxiago prestatu dut txapelketa aurten eta ez nabil aurreko urteetan bezain sartuta".

Asier Otamendi da iazko txapelduna eta askorendako aurtengo faboritoa. Finala 17:30ean jokatuko da. Lehen bi sailkatuak Euskal Herriko bertsolari txapelketarako sailkatuko dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak