Aramaioko askok ohitura dute etxeetako postontzietan izenak-eta ez ipintzeko; eta beste askok, etxez aldatzen dutenean, ez dute helbiderik eguneratzen.
Hala jakinarazi digute Udaletik. Kontatu digute, horren ondorioz, gutunak banatzeko orduan, arazoak izaten dituela askotan postariak, batez ere Aramaion postari berria dagonean. Eta kezka ere sortzen zaiela egoera horrekin, batez ere, zenbait gutun albait lehen entregatzea komeni delako: bankuetakoak, errekerimenduak
Hala, horren aurrean, Udalak zera eskatu du: norbere postontzietan, etxe horretan bizi diren guztien izen-abizenak ipintzeko (senar-emazteena
), postariari bidea ahalik eta gehien errazteko. Eta jakina, etxez aldatuz gero, helbideak eguneratzeko ere eskatu du.
ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.
ASTEBURUETAKO BULETINA
Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.
Harpidetza aukera guztiak