Presoaren familiarendako egoera hobetu den arren, presoaren egoera lehengo bera dela dio Jon Agirreren aldeko taldeak: larria. Senideek bisita egin diote Logroñon eta kontatu digute erizaindegian dagoela, lehen baino animosoago, baina gaixotasunari begiratuta, lehengo moduan. Era berean, eskerrak eman nahi dizkiete orain arte presoaren aldeko ekimenetan parte hartu duten guztiei.
Bestalde, jakinarazi digute oraingo barikuan egingo duten presoen aldeko karteladan (19:30ean), Jon Agirrerendako telegramak batuko dituztela. Eta ekimen gehiago egiten segitzeko asmoa dutela ere esan digute.