Santa Ageda eskean eta kantuan

Ubane Madera 2005ko ots. 4a, 13:03
Goizean goiz atera dira eskolakoak Ageda zaindariaren bezperan oles egitera. Taldeka banatu eta auzoz auzo ibili dira, hotzari kantuen bitartez aurre egiten.

Untzillan harrapatu ditugu San Martin Eskolako seigarren mailako neska-mutikoak. Baserritarrez jantzi, eskularruak eta bestelako jantzi beroak hartu eta gogotsu ibili dira baserriz baserri. Gaur egungo bizimoduaren eraginez, baserri askotan ez dute bizilagunik aurkitu, bai, ordea, eurendako utzitako limosnatxoa: dirua eta jakiak. Eta ikasleek zintzo erantzun eta kantatu egin dute, ez zegoenean inor baserri hutsari eta bestela, etxeko bizilagunei.

Bizente Goikoetxea

Eskolakoek 13:30ean bukatu dute ibilaldia. Baina 14:00etan Bizente Goikoetxea abesbatzak hartuko die txanda. Abesbatzako kideek ere errepaso ederra emango diete herriko auzoei eta baserriei, arratsaldean.

Gero, guztiek bapo jango dute batutakoa; jolas-orduan batzuek, eta afaria eginez besteek. Jasotako dirua, berriz, ekimen praktikoak egiteko erabiliko dituzte. Halaber, Cáritasek ere jasoko du bere zatia.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak