Helduentzako lau film otsailean

Usoa Agirre 2005eko otsailaren 2a

Otsailean, helduentzako lau film emango dituzte Aramaioko kultura etxean: La Terminal, Whale Rider, El Bosque eta Conociendo a Julia.

Otsaileko lau barikuetan izango dira film emanaldiak kultura etxean, 22:30ean.

  • Otsailaren 4an, La Terminal.
  • Otsailaren 11n, Whale Rider.
  • Otsailaren 18an, El Bosque.
  • Otsailaren 25ean, Conociendo a Julia.

Hilaren 11ko emanaldia doakoa izango da. Izan ere, otsailaren 13an urtebete beteko da film emanaldiak hasi zirela Aramaion. Hala ospatuko dute lehenengo urtemuga eguna. Beste emanaldien prezioa euro batekoa da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak