Aratusteetako mozorro lehiaketa

Usoa Agirre 2005eko otsailaren 1a

Aste bukaera honetan dira Aratusteak. Otsailaren 5ean, zapatua, ospatuko dira Aramaion. Egun horretan mozorro lehiaketa egingo da eta parte hartzeko izena emateko epea zabalik dago, eguenera arte.

Mozorro lehiaketa. Oinarriak

Mozorro lehiaketa. Oinarriak

Gaia: Librea.

Sariak:

a) Talde mozorrotua (lau pertsona gutxienez)

  • Haurrentzako saria
    • Lehenengo saria: 90 euro
    • Bigarren saria: 36 euro
  • 14 urtetik aurrera
    • Lehenengo saria: 90 euro
    • Bigarren saria: 36 euro

b) Orijinaltasuna

  • Banaka edo taldeka
    • Lehenengo saria: 48 euro
    • Bigarren saria: 30 euro

Izena ematea: Otsailaren 3ra arte egongo da epea zabalik. Liburutegian eman behar da izena.

Aramaioko Udalaren webgunean dago izena emateko orria.

Aratuste-zapatuko egitaraua

17:30: Kiroldegitik irteera. Kalejira.

18:00: Sari banaketa plazan. Txokolatea eta antzerkia.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak