Gripearen sasoia da orain, eta hori Aramaion ere igartzen da. Javier España medikuak kontatu digunez, oraingo astean, eguneko hamar bat aramaioarrek egin diote bisita, gripearekin lotutako gaixotasunen eraginez. Gehienbat arnas aparatuarekin lotutako infekzioak ikusi dituela esan digu. Berriz, gripeari dagokionez, hamar kasu diagnostikatu dituela. Halaber, esan digu kalkuluen arabera, datorren astean hasiko dela jaisten gaixo kopurua; edozelan ere, gaineratu digu beste bi aste beharko direla gaixotasuna menderatzen hasteko. Horrenbestez, bien bitartean komeni da zaintzea eta hotza saihestea ahal den neurrian.
Meningitisa
Bestalde, azkenaldian horrenbeste kezka eragin duen meningitisa dela-eta, Aramaion ere txertoak ipintzen dabiltza. Kontsultan bertan, eskolara ez doazen gazteei eta Mendixolako gazteei ematen ibili dira. Berriz, San Martin Eskolan, seigarren mailakoei eman diete. Izan ere, meningitisaren kontrako txertoa 11-20 urte bitarteko gazteendakoa da.