Euskara biziberritzeko plana onartu du Udalak 2005-2006rako

Ubane Madera 2005ko urt. 18a, 19:42

Datozen bi urteotarako, Aramaioko Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia onartu du Udalak. Oro har, euskararen erabilpena bultzatzeko aurreikusitako plan estrategikoa da.

Planaren helburu orokorra zera da: aukerak bermatzeko behar diren hizkuntza-politikako neurriak erabaki eta bultzatu, euskaraz bizi nahi duten herritarrek hala egin ahal dezaten. Oro har, Udalak egin nahi duena da Aramaion euskararen aldeko urrats gehiago eman, maila pertsonalean, sozialean eta ofizialean euskara guztiz berreskuratzea lortzeko.

Hutsuneei aurre egin

Herriaren eguneroko bizitzan eragina dituzten arloak aztertuko dituzte. Hala, azterketa egin eta gero, arlo bakoitzean dauden hutsuneak identifikatu eta horiei aurre egiteko proposamenak aurkeztuko dituzte. Horrekin batera, herritarren ekarpenak ere kontuan hartuko dituzte. Izan ere, asmoa da herritarrek Aholku Batzordea eratzea. Hala, ekarpen guztiak bat egin eta proposatutakoa plan bakarrean bateratuko dute. Horri onespena eman beharko dio Jaurlaritzako Hizkuntza Politikak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak