Martxoan 63 urte beteko dituen aramoiarrak hipertentsio arteriala, hiperkolesterolemia, diabetesa, artikulazio sakroiliakoa ankilosatua eta bizkarrezurreko zein belaunetako artrosia ditu, besteak beste. Ebakuntza egiteko zain dago.
Herri ekimena barikuan aurkeztu zen publikoki, eta tartean Aramaioko EAJ eta EAko zinegotziak zeuden. Ion Euskal Herriratzea dugu helburu, eta ezin gara gora begira gelditu. Ionek bere osasun egoerak eskatzen duen zaintza behar du.