Barikuan, Olentzero iritsiko da

Ubane Madera 2004ko abenduaren 23a

Olentzeroren gainean jasotako azken berrien arabera, Aramaiotik geroago eta gertuago dago. Bariku iluntzean iritsiko da.

Gaztetxoenak zain izango ditu eskola inguruan, menditik jaisten denerako. Eta ongi-etorria egin ostean, plazarako bidea hartuko du Olentzerok, umeek lagunduta. Plazan, Bizente Goikoetxea abesbatzak eta Papargorrik kantalditxoa egingo diote, eta gero, Aramaioko umeendako ekarritako opariak banatuko ditu Olentzerok. Joan aurretik, jakina, umeek idatzi dizkioten gutunak batuko ditu, Sastiñan.

Eta gauean isil-isilik sartuko da Aramaioko etxeetan, ekarritako oparitxoak banatzen. Zintzoak izan, bada!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak