Artzaintza berbagai San Martin Eskolan

Ubane Madera 2004ko abenduaren 20a

Gabonak datozela-eta, San Martin eskolakoek gai jakina aukeratu eta ekimen zehatzak lantzen dabiltza joan den asteaz geroztik. Aurten, artzaintza aukeratu dute. Astelehenean, horren gaineko hitzaldia dute ikasleek.

Iaz, antzinako sukaldea muntatu zuten San Martin Eskolako ikasleek, nork bere etxetik antzinako sukaldeetako gauzak eramanda. Aurten, berriz, artzaintzarekin lotutako elementuak eraman dituzte eta erakusketa antolatu dute eskolan. Horrekin batera, artzaintzaren gaineko ekitaldiak egin dituzte egunotan.

Hala, joan den eguen eta barikuan gazta egin dute Oletako Felix artzainaren gidaritzapean. Eta bariku goizean transhumantzia zer den ikasteko aukera izan zuten. Felixek lagunduta, artaldea eraman zuten Zabolatik Kurtzetaraino.

Bukatzeko, astelehenean artzaintzaren gaineko berbaldia egingo du Felixek eskolako ikasleendako.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak