Gabonetan umeendako zinema saioekin hasiko dira

Ubane Madera 2004ko abe. 16a, 13:16
Mertxe Mondragon alkateak jakinarazi digunez, azken hilabeteotako etenaldiaren ostean, berriro ere hasiko dira asteburuetan umeendako zinema saioak egiten, kultura etxean.

Hain zuen ere, Gabonetako oporrak aprobetxatuko dituzte lehengo jarduna berreskuratzeko. Hala, bada oraindik zein filma emango duten aukeratu ez badute ere, dagoeneko zehaztu dituzte film emanaldien egunak: datorren domekan, abenduaren 19an egingo dute aurreneko emanaldia, 17:30ean hasita. Gero, Gabon Egunean, 25ean izango da hurrengo saioa eta hurrengo egunean beste filma bat emango dute. Abenduko saioekin bukatzeko, urtarrilaren 1ean eta 2an emango dituzte azkeneko filmak. Hortik aurrera, asmoa da lehengo jardunera bueltatzea eta astebururo izatea umeendako zinema saioak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak