Bertso eskolari babes handiagoa emateko elkartea sortu dute

Ubane Madera 2004ko urr. 14a, 19:10
Aramaioko bertso eskolari babesa emateko elkartea sortu dute: ARBE, Aramaioko Bertso Eskola. Xabier Agirre da lehendakaria. Elkarte berriaren helburua da bertso eskolarako baliabide gehiago lortzea: dirulaguntzak, esaterako. Irakasle berriak ere badituzte.

Udaberrian hasi ziren Aramaioko bertso eskolakoak elkartea sortu guran. Gabezia zutela ikusten zuten, elkarte moduan eratuz gero, bertso eskolarako baliabide gehiago lor zezaketelako. Hala, egin beharreko burokrazia kontu guztiak egin eta gero, ARBE izeneko elkartea jaio berri da. Andere Arriolabengoak kontatu digunez, gutxi bada ere, dagoeneko lortu dute aurreneko aldiz Diputazioaren dirulaguntza.

Irakasle berriak

Horrez gainera, Andere Arriolabengoak konfirmatu digu irakasle berriak dituela aurten bertso eskolak: San Martin Eskolakoekin Andere berak jardungo du; eta eskolaz kanpoko taldeekin Lierni Altunak, Iker Agirrek Gillen Agirrek eta Iñaki Viñasprek.

Bestalde, kontatu digu bertso eskolak abiarazi duela aurtengo ikasturtea. Eskolako ikasleekin irailaren 27an hasi ziren. Eskolaz kanpoko taldeekin, berriz, barikuan, hilak 8 hasi zuten ikasturtea. Gaineratu digu iaz baino ikasle gehiago dituela aurten ARBEk, 20 lagundik gora. Eta oraindik ere badutela gehiagorendako lekua.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak