Euskadiko Liburutegien Katalogoan sartuko diren liburutegi guztiak informatizatu egingo dituzte datozen urteotan. Horrek izango dituen abantailen artean, posible izango da aramaioar batek sistema horren barruan dagoen edozein liburutegiko liburu bat hartzea.
Adibidez, Aramaion ez badago eskatzaileak nahi duen liburua, ordenadorean begiratuko dute ea non dagoen. Hala, Gasteizen baldin badago, ba handik ekarriko diote liburua Aramaioko eskatzaileari. Eta gero, Aramaion bertan bueltatu beharko du.
Olga Jauregi liburuzainak azaldu digunez, lan handia da liburutegia informatizatzea eta poliki-poliki egingo dute. Aurten, esaterako, Olga Jauregik berak 2.000 liburu informatizatuko ditu. Guztira, 7.000-8.000 liburu daude.