2004 ekitaldiko Ondasun Higiezinen Gaineko Zerga ordaintzeko epea zabalik da

A. Leibar 2004ko irailaren 22a

Borondatezko aldian ordaintzeko epea urriaren 1etik azaroaren 30era bitartekoa da, biak barne. Lanegunetan egin beharreko ordainketa da.

Hiri eta Landa-lur Ondasun Higiezinen gaineko zergaren ordainagiriak, 2004 ekitaldikoak, urriaren 1etik azaroaren 30era bitarteko lanegunetan, biak barne, borondatezko aldian ordaintzeko jendeaurrera aterako dira.

Epeak

Bankuan helbideratuta dauden erreziboak, urriaren 20an kobratuko dira. Helbideratuak ez dauden erreziboak berriz, Vital Kutxaren edo Euskadiko Kutxaren Aramaioko bulegoan ordaindu daitezke aipatutako borondatezko aldian.

Borondatezko epea igaro ondoren, premiamendu prozedura betearazleari ekingo zaio, ordaindugabeko kuotak aipatutako Araudiaren 96. artikuluak azaltzen duen %20ko gainkarguaz kobratuz.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak