"Aramaio bere edertasunean" argazki lehiaketa antolatu du Udalak

A. Leibar 2004ko ira. 21a, 15:16
Argazki lehiaketa antolatu du Aramaioko Udalak. "Aramaio bere edertasunean" da lehiaketaren gaia. Argazkiak urriaren 15 baino lehenago aurkeztu behar dira Udal liburutegian edo udaletxean.

Argazkiak aurkeztea:

  • Partehartzaile bakoitzak nahi beste argazki aurkeztu ahal izango du, bakoitzari izenburua eta atera zeneko data jarriz.
  • Argazkiak koloretakoak zein txuri-beltzekoak izan daitezke.
  • Gutunazal batean aurkeztu beharko da argazki bakoitza, kanpoan argazkiaren izenburua jarriz eta atera zeneko data. Barruan, gutunazal txiki batean izenburua bera jarri eta bere barruan egilearen datuak sartu beharko dira.

Epea:

Urriaren 15a baino lehen aurkeztu beharko dira argazkiak Udal liburutegian edo Udaletxean.

Sariak:

  • 1. saria: 150 euro.
  • 2. saria: 100 euro.
  • 3. saria: 75 euro.

Lehiaketara aurkezten diren argazkiak Udalaren esku geratuko dira eta aurrerantzean aterako dituen egutegi, foileto, eta abarretan erabiliko dira, beti ere egilearen izena jarriz.

Epaimahaia:

Epaimahaia Udalak osatuko du, herriko jendearekin.

Sari banaketa:

Azaroaren 22an egingo da, Kultura Etxean, arratsaldeko 19:00etan.

Aurkeztutako argazkiekin erakusketa zabalduko da Sastiñan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak