Gai larregi barik, datorren eguaztenean egingo du udalbatzarrak ikasturte hasierako aurreneko osoko batzarra. Betiko moduan, 18:00etan izango da. Besteak beste, Haur Eskolaren gaineko informazioa helaraziko dio alkateak udalbatzarrari. Sahararren gaineko mozio bat ere izango da.contributors:
Haur Eskolaren gaia dezente geldi dago azken urteotan Aramaion. Orain, berriz, eta zenbait gurasoren pozerako, badirudi Udala berriro ere lantzen hasiko dela gai hori alkatearen eskutik.
Bestelako gaien artean, zenbait dirulaguntzaren gaineko puntua landuko du udalbatzarrak eguaztenean. Esaterako, musika ikastera doazenen edo eskolara kanpora doazenen garraioa ordaintzeko dirulaguntzen gaineko irizpideak zehaztu gura dituzte zinegotziek.
Saharar herriarekin elkartasuna
Eta bestelako gaien artean, mozio bat eztabaidagai izango dute zinegotziek. Hain zuzen ere, Saharar herriak autodeterminaziorako duen eskubidea errespetatzeko mozioa aurkeztu dute.