Badatoz Besaide eguna eta Aitor Aranaren omenezkoa

Ubane Madera 2004ko ira. 16a, 14:17
Lanpetuta dabiltza Orixol Mendi Elkartean azkenaldian. Izan ere, aurten Besaide eguna antolatzea tokatu zaie. Eta bi aste barru Aitor Aranaren omenezko VIII. ibilaldia da.

Besaide eguna etzidamu izango da. Elorrioren, Arrasateren eta Aramaioren artean antolatzen dute mendizaleen omenezko egun hori, eta aurten Aramaioren txanda da. Hala, Aramaioko ordezkaritza handia izango da domekan Besaiden. Batetik, Emilio parrokoak esango du meza, 11:00etan. Aramaioko abesbatzak ere parte hartuko du. Haren ostean, Manex Agirrek eta Iker Agirrek bertso saioa egingo dute eta bukatzeko, Aramaioko trikitilariak ibiliko dira giroa alaitzen.

Aitor Aranaren omenez

Bestalde, zortzigarren urtez, Aitor Arana herrikidearen omenezko mendi ibilaldia antolatu du Orixolek. Hurrengo zapatuan izango da, hilak 25. Zazpi bat orduko ibilaldia antolatu dute. Ibilbidea honako hauxe da: Ibarra-Besaide-Tellamendi-Kasatxo-Ipizte-Lezia-Orixol-San Kristobal-San Adrian-Ibarra.. Interesa duenak egunean bertan eman beharko du izena, 07:30ean kiroldegian. Sei euro ordaindu behar dira. Ibilaldia 08:00etan hasiko da.

Dutxa eta oparia

Ibilaldiaren ostean, dutxa hartu ahal izango da kiroldegian.Eta antolatzaileek esan digute parte-hartzaile guztiei egunaren oroigarritxo bat emango dietela.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak