Auzotarren arteko afariarekin hasiko dira Eguzkierripako jaiak, bariku gabean. Azken urteotan moduan, auzoan elkarterik ez dutenez, kalean egingo dute afari hori. Zapatuan, berriz, Eguzkierripan izango da jaia. Eguerdian meza esango dute Andra Mari ermitan eta gauerako dantza saioa prestatu dute Gardoki anaiekin. Besteak beste, horri guztiari laguntzen, barra muntatuko dute auzotarrek, edariak saltzeko.
Ibabeko Andra Mari kofradia
Eta domekan, Ibabeko Andra Mari kofradiaren eguna izango da. Kofradiako presidente Adrian Abarrategik jakinarazi digunez, hasteko, meza esango dute ermitan, 13:00etan, bereziki aurten hil diren kofradiako bi kideen alde. Horren ostean, hamarretakoa egingo dute eta ondoren, urteko kontuen berri izateko, kofradiako kideek batzar orokorra egingo dute, bazkal ordura arte. Izan ere, ohiturari jarraituz, 14:30ean kofradiako 81 lagunek kofradiako areto nagusian bazkalduko dute.