Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Datorren zapatuan, hilak 24, Bóreas Cámara taldeak emanaldia eskainiko du Kultura Etxean, 20:00etan. Erdi Aroko musikan oinarritutako hainbat doinu eskainiko dituzte. Sarrera doan izango da.
Araba Kulturalak antolatuta
Araba Kulturalak, udan probintzia osoan garatuko diren jardueren kontrapuntu musikal modura, hainbat kontzertu antolatu eta babestu ditu. Programa horren barnean, Bóreas Cámara talde gasteiztarrak Aramaion joko du.
Pedro Basterra (zeharkako flauta eta moko-txirula), Andoni Brea (oboea), Begoña Divar (klarinetea eta moko-txirula), Lauren Llano (tronpa), Ricardo Brea (biolontxeloa), Pablo García de Eulate (klarinetea eta moko-txirula) eta Iñaki Alarcia (perkusioa) dira taldea osatzen duten musikariak.