Jaietako Argazkiak jarri ditu Udalak Webgunean

iban arantzabal 2004ko uzt. 16a, 11:12
Aramaioarrak nola eta zertan ibili dira jaietan? ba Aramaioko Udalak webgunean jarri du argazki galeria handi bat. 300 argazkitik egin dute aukeraketa eta aramaioar pila bat agertzen dira bertan. Bariku eta zapatu gauak, mariatxien emanaldia, kuadrilen arteko pikie...

Urtebete itxaron beharko dugu jaiak berriro iristeko; bitartean, gozatu argazkiekin! Horixe proposatzen digu Aramaioko Udalak.

Aurtengo San Martin jaiak laburbiltzen dituen argazki bilduma duzu ikusgai www.aramaio.org webgunean. Ekitaldiz ekitaldi, argazki deigarri eta ederrenak jartzen saiatu ei dira. Argazki askotik aukeratutakoa daude ikusteko, hamar galeria gai ezberdinekin. Zehatz mehatz "hemen klikatuta".:http://www.aramaio.org/Herria/Jaiak/SanMartinak/SanMartin2004/Argazkiak Komentariorik egiteko baduzu erantzun albiste honi.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak