Erantzun ona lortu dute aurtengo udako ikastaroek

Martitzenean egin zuten aurtengo udako ikastaroen irekiera ekitaldia. 60 lagundik gora batu ziren zinema aretoan. Gaur, barikua, izango da itxiera ekitaldia.

Mertxe Mondragon alkateak eman zien ongi etorria udako ikastaroetako hizlariei zein entzuleei. Jende dezente batu da egunotan kultura etxeko zinema aretoan. Orain artekoari begiratuta, bataz beste, 60 lagundik gora izan dira egunero ikastaroetan. Hala, inguruko herrietatik aparte (Aretxabaleta, Arrasate, Aramaio…) urrunagotik ere etorri dira interesatuak XVI. mendeko Euskal Herriaren gainean gehiago ikasteko asmoarekin. Antolatzaileen esanetan, egunotan, oro har, EAEko hiru probintzietatik etorri da jendea Aramaiora.

Balorazio positiboa

Gauzak horrela, ikastaroen antolatzaileek aurtengo edizioaren gaineko balorazio positiboa egin dute eta adierazi dute oso gustura daudela bai eskolekin bai eta Aramaion urtero izaten duten harrerarekin. Henrike Knörr euskaltzainburu-ordeak ere hala azaldu zion Mertxe Mondragoni irekiera ekitaldian. Gaur, barikua, itxiera ekitaldia egingo dute lau hitzaldiak eta mahai-ingurua bukatu eta gero.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.