Dena prest dago San Martin jaietarako

Usoa Agirre 2004ko eka. 28a, 14:50
Dagoeneko prest dago guztia Aramaioko jaiak hasteko. Kontzertuak, antzerkia, musika, bertsolariak, umeendako jolasak eta beste hainbat ekintza izango dira aurtengo jaietan. Festa eta umore ona izango dira nagusi Aramaion uztailaren 2an hasi eta 5a bitartean.

Pregoien irakurketarekin eta etxafuegoen jaurtiketarekin emango zaie hasiera jaiei, uztailaren 2an, 19:00etan. Poteoa, dantzaldia eta txosnetan kontzertua izango dira ondoren.

Uztailaren 3an, zapatuan, eguerdian hasi eta gauera arte antzerkia, tiro platoa, olinpiadak, sagardo poteoa eta musika izango dira Aramaion.

Hirugarren egunean, uztailaren 4an, eguerdiko mezaren ondoren dantzari eta trikitilariak egongo dira. Arratsaldean jolas parkea eta herri kirolak; gauean, berriz, bertso saioa izango da eta mariatxien emanaldia plazan.

Astelehenean emango zaie amaiera jaiei, umeendako jolasak eta meza izango dira goizean. Arratsaldean, koadrilen arteko jolasak, txaranga eta beste hainbat ekintza izango dira, gauen herri afariarekin eta musikarekin jaiei amaiera emateko.

Baina jaiek izango dute segida hurrengo zapatuan, uztailaren 10ean. Goizean zehar arrantza txapelketa egingo da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak