Motorretan erabilitako olioak batzen hasi dira

Ubane Madera 2004ko mai. 7a, 14:39
Automobiletan, traktoreetan eta motordun bestelako tresnetan erabiltzen den olioa batzen hasi dira Aramaion.

Aramaioko Udaletik jakinarazi digutenez, dagoeneko abiarazi dute erabilitako olioak batzeko zerbitzua. Asmoa da olio hori batu eta birziklatzera eramatea, berriro ere motorrendako olio erabilgarri bihurtzeko.

Izan ere, oraingoz, motorrek erabiltzen duten olioa batuko dute bakarrik Aramaion; automobilek, traktoreek eta motordun bestelako tresnek erabiltzen duten olioa, hain zuzen ere. Hala, olio hori baserrian aldatzen duenak, aukera du, orain, erabilitako olioa poteren batean batu eta Iturroste garajera eramateko. Han gertu dituzte 2.000 litro inguru hartzeko bi bidoi. Eta gero, Ekinoil enpresak, hartuko du olio hori, birziklatzera eramateko.

Arabako Foru Aldundiko Ingurumen Sailak abiarazitako ekimena da.

Laster etxekoak

Udaletik gaineratutakoaren arabera, orain motorren olioak batzen hasi dira, baina, laster etxean erabilitako olioak ere batzen hasteko asmoa dute, haiek ere birziklatu egiten dira-eta.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak