Hala,14-20 urte bitarteko gazteak sartu dira lokaletan. Laster aurkeztuko diote partaideen zerrenda Udalari. Era berean, Udalarekin hitzartutako ordutegi-muga ere errespetatuko dute, baldintza horrekin sartu dira-eta. Lokaletan egin beharreko lanen gainean, berriz, Mertxe Mondragonek adierazi digu atzeratu egin direla, gazteek lokaletan sartzeko presa zuten-eta. Edozelan ere, ateak konponduta daudela esan digute. Eta, lokaletara sartu baino lehen, gazteak arduratu direla garbitasun kontuekin.