Manex Agirre, txapelaren bila

Julen Iriondo 2004ko apirilaren 21a

Domekan, hilaren 25ean, jokatuko da Gasteizen 2004ko Arabako Bertsolari Txapelketaren finala. Manex Agirre aramaioarra da txapela janzteko faboritoetako bat.

Aurkeztu dute dagoeneko 2004ko Arabako Bertsolari Txapelketako finala; dena dago prest egun handirako:

-Bertsolarien hautaketa eginda: Asier Otamendi, Oihane Perea, Manex Agirre, Ruben Sanchez, Juan Mari Juaristi eta Iñaki Vinaspre.

-Plaza zehaztuta: Printzipal Antzokia.

-Data jarrita: Apirilak 25, domeka, 17:30tan.

-Sarrerak salgai: Arriaga Megadendan, Amaia Zentroan, Bagare Euskaltokian eta Printzipal Antzokian (egunean bertan, 15:00etatik aurrera). Salneurria: 6 euro (bazkide eta 16 urtetik beherakoentzako 3 euro).

Finalerdietan lortutako puntu kopuruaren arabera Asier Otamendi eta Oihane Perea dira txapela janzteko faborito nagusiak, eurek lortu zuten-eta puntu gehien. Manex Agirre ere ezin ordea albo batera utzi: «Aurten irabaztea da nire helburua», adierazi dio Manexek Goiena Telebistari. Ea ba!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak