Gasteizko Arte eta Lanbide Eskolako argazki taldeak antolatu du erakusketa. Hain zuzen ere, talde bereko kideek egindako argazkiak izango dira ikusgai Sastiñan. "Giza paisaiak" izenburua ipini diote erakusketari.
Hala, eta nahiz eta aurkezpen ekitaldia gaur izan, datorren astelehenean, apirilak 5, zabalduko dute erakusketa, eta honako egun hauetan izango da zabalik: apirilak 5, 7, 9, 12, 14 eta 16. Arratsaldez zabalduko dute, 19:00etatik 20:30era.