Papargorri abesbatzari saria eman diote

Ubane Madera 2004ko mar. 29a, 20:52
Papargorri abesbatzako neska-mutikoek sari bat jaso berri dute. Barikuan eman zieten saria, Gasteizko Álava 7 telebistako langileek.

Eskolan entsegua egiten zeudela harrapatu zituzten Papargorriko abeslariak, eta gainera, irabazi zutenaren ezjakinean. Horren ondorioz, ezusteko polita hartu zuten irabazle plaka eman zietenean.

Gabonetako lehiaketa

Gabon kanten lehiaketa batean irabazi dute saria Papargorrikoek. Álava 7 eta “El Correok” antolatu zuten lehiaketa hori Gabonetan. Hamar taldek parte hartu zuten, eta guztien artean, Papargorri aukeratu zuen epai-mahaiak, musikariz osatutako lau adituk,hain zuzen ere.

Saria hartu ostean, entseguarekin segitu zuten Papargorrikoek. Izan ere, joan den zapatuan, hilak 27, Arrasaten izandako Debagoieneko eskola arteko abesbatzen topaketan parte hartu zuten. Arizmendi Ikastolak antolatu zuen. Alemania, Berriz, Oñati, Arrasate eta Aramaioko 350 gaztetxok parte hartu zuen. Amaia antzokia bete egin zen haiek entzuteko, eta bisitariak pozik asko atera ziren ikusitakoarekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak