Elbarriei zuzendutako dirulaguntzak

A. Leibar 2004ko mar. 24a, 09:47
Elbarriei laguntzak emateko Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeak deialdi publikoa jarri du martxan. Dirulaguntzak jaso ditzaketen elbarriei laguntzeko egintza zerrenda aurkeztu da. Informazioa eskuratzeko, Aramaioko udaletxeko gizarte langilearen bulegora jo behar dute interesatuek.

Honako hauek dira diru-laguntza jaso ahal izango duten egintzak:

1.- Pertsonen beren kabuz moldatzeko laguntzak.

2.- Etxeko laguntza teknikoa. Zaintze eta higiene pertsonalerako laguntzak

3.- Etxeko lanak egiteko laguntzak.

4.- Ingurukoekin harremanak sustatzeko laguntzak. Komunikaziorako eta informaziorako laguntzak.

5.- Joan-etorriak egiteko gaitasuna areagotzeko laguntzak. Pertsonaren mugikortasunerako laguntza teknikoak

6.- Laguntza espezializatua.

7.- Lanbide-sustapena.

8.- Bestelako laguntza bereziak eta osagarriak.

Eskabideak aurkezteko epea 2004eko apirilaren 29an amaituko da.

Argibide gehiago nahi izanez gero, udaletxeko gizarte langilearen bulegora jo behar da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak