Bederatzi bertsolariren arteko lehia izan zen zapatukoa. Eta Andere Arriolabengoak irabazleak baino puntu bat gutxiago eskuratu zuen: 119,5. Iker Agirre, berriz, seigarren izan zen 101,5 punturekin. Gauzak horrela, Andere Arriolabengoak bi final erdietako batean parte hartuko du: martxoaren 27an, Aramaion. Hurrengo final erdia apirilaren 3an izango da, Laudion. Han Manex Agirrek parte hartuko du.
Barikuko ekitaldia
Bestalde, joan den barikuan bertsolari gazteek saioa egin zuten Anboto tabernan. Tartean, Manex Agirrek eta Iker Agirrek parte hartu zuten.