Gaur goizean Madrilgo hiru tren geltokitan izan den atentatu gogorra gaitzetsi egingo dute Aramaion. Udaleko ordezkariek adierazi digute bat egiten dutela Lehendakariak deitu duen kale bilkurarekin. 20:00etan izango da protesta ekitaldia, udaletxearen aurrean.