Martxoan, antzerkia, Zuhaitz Eguna eta Ikaspilota izango dute eskolakoek

Hil honetarako ekitaldi ugari dituzte aurreikusita San Martin Eskolakoek. Besteak beste, Zuhaitz Eguna ospatuko dute datorren martxoaren 18an. Eta martxoaren 26an, Ikaspilota izeneko ekimenean parte hartuko dute, bestelako eskoletako umeekin batera.

Martxoan, astero-astero izango dute ez-ohiko ekitaldiren bat eskolako umeek. Hasteko, barikuan, hilaren 11n, Gasteizera joango dira. Teatro Paraíso taldearen Klaus Handia izeneko antzezlana ikusiko dute, Etxepare aretoan.

Zuhaitz Eguna 2004

Bestalde, hurrengo barikuan, martxoaren 18an, Zuhaitz Eguna ospatuko dute. Goizean, zuhaitzak landatuko dituzte, Kurtzetan. 3. mailatik hasi eta 6. mailara artekoek egingo dute hori. Gero, arratsaldean, Naturarekin lotutako dokumentalen bat-edo ikusiko dute. Era berean, 3. mailatik beherakoek ere Naturarekin lotutako ekimenak egingo dituzte Zuhaitz Egunean.

Eta martxoko ekitaldiekin bukatzeko, 26an, Ikaspilota izeneko ekimenean parte hartuko dute eskolakoek. Legutianoko, Izarrako eta Murgiako eskoletako umeekin ibiliko dira. Hala, goizez pilotan jardungo dute, hainbat modutan (eskuz, zesta puntan…) eta profesionalen partidu bat ikusiko dute, apustuak-eta eginez. Eta arratsaldean, bertsogintza, kantagintza eta antzerkigintza landuko dute.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.