Estatuko abokatuak Aramaioko Udalaren kontrako bi errekurtso ipini ditu

Gobernuko ordezkari Carlos Urquijok hala eskatuta, Estatuko abokatuak bi errekurtso jarri ditu Aramaioko Udalaren kontra. Hala dio EFE agentziak bidalitako teletipo batek.

Aramaioko udalbatzarrak 2003ko azaroaren 19an hartutako erabaki baten kontrakoa da errekurtsoetako bat. Hain zuzen ere, batzar hartan Berria egunkariaren akzio bat erostea erabaki zuten zinegotziek, bai eta egunkari horri 500 euroko dirulaguntza ematea ere.

Pankarta bat eramatea

Bigarren errekurtsoan, berriz, euskal presoen aldeko pankarta bat garraiatzea leporatzen diote Aramaioko Udalari. EFEren informazioaren arabera, 2003ko uztailaren 22ko osoko bilkuran Euskal Presoak Euskal Herrira zioen pankarta baten garraioaren gaineko puntu bat landu zuen udalbatzarrak.

Udalean berririk ez

Bere aldetik, Aramaioko Udaleko ordezkariek adierazi digute ez dutela errekurtsoen gaineko inolako berririk. Komunikabideen bitartez berri izan dutela, baina, oraindik ez dutela ezer jaso. Hala,Udalaren kontrako errekurtsoak esku artean izan arte, ez dutela ezer adieraziko gaineratu digute.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.