Aramaiotik oraindik berri larregirik ez

Ubane Madera 2004ko ots. 27a, 10:51
Goizean goiz elur dezente egin duela kontatu digute Aramaiotik; adibidez, udaletxean lan egiten duten Legutioko langileak oraindik ez dira iritsi lanera. Edozelan ere, herriko egoera ez da kezkagarria.

Legutioko begiratoki inguruan, izotz plaka bat zegoen goizean. Horren ondorioz, ibilgailu asko pilatu dira han, ez atzera ez aurrera. Gainera, gero elurra hasi da eta horrek zaildu egin du egoera. Hala kontatu digute Aramaioko Udalekoek. Izan ere, 09:50ak dira eta oraindik ez dira lanera agertu Legutiotik joaten diren langileak.

Auzoetatik berririk ez

Aramaiori dagokionez, berriz, orain zuritzen dabilela esan digute. Goizeko lehen ordutik hona apur bat baretu dela elur zaparrada, baina, orain berriro hasi dela gogoz. Auzoen egoeraren gaineko berririk ez dute oraindik. Edozelan ere, errepideak-eta garbitzeko traktoreak gertu dituzte atzotik auzo guztietan, hortaz, seguru aski lanean ibiliko dira. Kurtzetako mendatean eta Oleta inguruetan daude zailtasunik handienak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak