Eskolako umeek landutako jantziak
Azkenean bertan behera gelditu zen eskolako umeen kalejira, eskolako aterpean eta jangelan ibili ziren. Baina, ederki pasa zuten.
Euskal Herriko Inauterietan oinarritutako jantziak egin zituzten eskolan. Txokolate-jana izan zuten eskolan. Egin zuen hotzarekin ederki hartuko zuten txokolate bero-beroa!
Gainerakoak, zapatuan
Gainerako herritarrek zapatuan izan zuten Aratusteetaz gozatzeko aukera. Kalejira, sari banaketa, txokolate-jana eta dantzaldia izan ziren. Aratusteak ederki pasa zituzten aramaioarrek!