Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Eguraldiaren iragarpenaren kontra, Aramaiorako bidea berriro ere hasi da zuritzen. Ordu beteko bueltan gertatu da, gainera, 15:30etik 16:30etara bitartean. Mara-mara hasi da elurra, eta malutak sikuak direnez, berehala lurrean geratu da, urtu barik. Horren ondorioz, automobilak poliki asko dabiltza Aramaioko bidean gora eta behera. Oraindik ez du atertu, baina, badirudi gutxitu egin dela elur-zaparrada.