Aratusteak hastear

Ubane Madera 2004ko otsailaren 20a

Aramaioko umeek aurreratu egin dituzte aurten Aratusteak. Datorren martitzenean ospatu beharrean, barikuan, hilak 20 ospatuko dituzte-eta.

Arratsaldeko aurreneko orduan aterako dira eskolatik, 14:30ean, eta eurek landutako mozorroak erakusteko kalejira egingo dute plazaraino. Hain zuzen ere, Euskal Herriko Inauterietan oinarritutako jantziak egin dituzte eskolan. Plazan dantzan ibiliko dira, eta handik eskolara bueltatuko dira, txokolate-jana dute-eta.

Zapatuan, gehiago

Eta, gainerako herritarrek, zapatuan izango dute Aratusteetaz gozatzeko aukera. 17:30ean kalejira izango da plazaraino, eta 18:00etan aurtengo lehiaketako sariak banatuko dituzte. Horren ostean txokolatea jateko aukera izango da. Aratusteekin bukatzeko, Poco Pico taldearekin dantzaldia izango da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak