Grezian hartu zuen kolpea belaunean Maider Undak, Olinpiar Jokoen gainean egin zuten simulazioan. Ez zion garrantzirik eman. Baina, kolpea uste baino larriagoa izan zen eta orain, belauna handituta dauka Aramaioko borrokalariak, likidoz beteta, eta kontatu digu ez dela berera bueltatzen. Orkatila ere handituta dauka.
Erresonantzia
Harrezkero, entrenatu barik dabil Maider Unda, eta asper-asper eginda, kontatu digunez. Madrilen dago, eta geldi egon beharra dauka, Kiroletako Batzorde Nagusiko medikuek esanda. Edozelan ere, geldi egonez gero, aurrera egin ahal izateko moduan dagoela adierazi digu. Astelehenean egin behar diote erresonantzia belaunaren benetako egoera zein den jakiteko.
Kontuak kontu, Olinpiar Jokoetarako prestatzen hasiko da laster Maider Unda. Martxoan jokatuko du Greziako jokoetarako sailkatzeko kanporaketa.