Nekazaritza ekologikoaren gaineko ikastaroa emango da herrian

A. Leibar 2004ko otsailaren 6a

"Nekazaritza ekologikoa" ikastaroa egingo da otsaila eta martxoa bitartean. Ikastaroa Aramaioko kultura etxean egingo da. Izena emateko epea otsailaren 13an amaitzen da. Ikastaroa doanekoa da eta pertsona-kopurua mugatua da.

  • Egunak: otsailak 21, 28 eta martxoak 6, 13, 27.
  • Ordutegia: 09:00 – 13:00.
  • Izena emateko:
    • Zuiako Koadrila (945 43 01 67)
      Murguía: Udaletxe plaza 1- 2 – ezk.
    • Epea: otsailak 13.

Arkauteko Nekazaritza Eskolak, Zuiako Koadrilak eta Mendikoi-k (Heziketa, Sustapena, Landa Garapena) antolatu dute ikastaroa, Aramaioko Udalarekin kolaborazioan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak