Maider Unda Espainiako txapeldun

Ubane Madera 2004ko urtarrilaren 27a

Seigarren urtez Espainiako txapelketa eskuratu du Maider Unda oletar borrokalariak. Orain, Atenasko olinpiar jokoetara begira dago; laster jokatuko du sailkatzeko txapelketa.

Espainiako txapeldun. Aurten ere egin du oletarrak. Gijonen jokatu zuten orain dela gutxi borroka libreko emakumezkoen liga, eta hantxe eskuratu zituen Maider Undak txapeldun izendatzen duten domina eta diploma, seigarren urtez.

Atenastik zilarra

Eta ez hori bakarrik. Joan den asteburuan Atenasen egon da olinpiar jokoen simulazio batean parte hartzen, eta handik zilarrezko domina ekarri du etxera, Frantziari, Austriari eta aurreneko aldiz Errusiari irabazi ostean.

Entrenamenduetan

Madrilen da orain Maider Unda, gogor entrenatzen. Izan ere, martxo hasieran, olinpiar jokoetan sailkatzeko txapelketa izango du aurrez aurre. Tunisian izango da hori. Han, hiru lehiakide sailkatu ahal izango dira joko olinpikoetarako.

Edozelan ere, Tunisian lortzen ez badu, martxo bukaeran beste aukera bat izango du, Madrilen. Olinpiar jokoetarako beste hiru lagun sailkatuko dira han

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak