Gobernuz Kanpoko Erakundeen astea, hilaren 27tik 30era

Leire Kortabarria 2004ko urt. 23a, 17:30

Urtarrilaren 27 eta 30 bitartean, San Martin herri eskolak antolatuta, hainbat ekitaldi antolatu dira. "Harreman" Gobernuz Kanpoko Elkartearekin batera antolatu dute egitaraua.

Hilaren 27tik 30era, egunero egongo da Gobernuz Kanpoko Erakundeekin lotutako ekintzaren bat.

27ko eta 28ko ekintzak San Martin eskolako ikasleendako bakarrik izango dira. Eskolan bertan zein kultura etxean, Harreman GKEaren lana ezagutzera emateko hitzaldia egongo da; baita argazki erakusketak eta Nikaraguaren inguruko hitzaldia ere.

Hilaren 29an eta 30ean, herritar guztioi zabaldutako ekitaldiak egongo dira: adibidez, Indira indiar hizlariak bere herriaren globalizazioaren inguruan berbaldia egingo du (kultura etxean, 18:00etan); eta salneurri egokiko produktuen denda ere zabalduko dute kultura etxeko sarreran, eguen eta egubakoitzean, 17:00etatik 19:30era.

Egun guztietan, argazki erakusketa ipiniko dute kultura etxean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak