Eneko Etxebarrieta gasteiztarrak munduari buelta eman zion bizikletan, eta bere esperientzia azaltzeko hitzaldia egingo du hilaren 30ean, egubakoitza, kultura etxean, 22:00etan. Txirritola euskara elkarteak antolatu du hitzaldia.
Eneko Etxebarrietak 46.000 kilometro egin ditu bizkletaz 1.420 egunetan, eta 35 herrialdetan ibili da. Elza Miyuki lagunarekin ibili da munduan zehar.