Aramaioarrak txapeldun Arabako Taldekako Bertsolari Txapelketan

Ubane Madera 2004ko urt. 19a, 13:26
Gorbeialdeko taldeak garaipena eskuratu du 2004ko Arabako Taldekako Bertsolari Txapelketan. Batez ere, aramaioarrez osatutako taldea da Gorbeialdekoa. Hala, Manex Agirrek zera kontatu digu Aramaioko bertso-eskolako irakasle moduan: "oso harro nago ikasleekin, oso ondo abestu dutelako".

Zilarrezko platera eta poza. Horixe ekarri dute aramaioarrek asteburuan etxera. Gasteizko taldeari irabazi egin zioten-eta aurtengo taldekako txapelketan. Lau aramaioarrez eta urbinatar batez osatutako taldea gasteiztarrez osatutako taldea baino hobeto ibili zen. Manex Agirreren esanetan laster ikusi zen hori zapatuko saioan.

Proba ugari

Proba ugariri aurre egin behar izan zieten etxeko taldekoek: ofiziotan zortziko txikian eta handian, hamarrekoan, seiko motzean… Tartean, pare bat saio berezi ere izan zituzten. Esaterako, puntuka egin behar izan zuten, baina, mozorrotuta; eta egoera bati bi bertso jarri behar izan zioten. Begiak estalita zuela egin behar izan zuen proba hori Andere Arriolabengoak.

Kontuak kontu, azkenean puntuak batu eta Gorbeialdeko taldea izan zen nagusi. Talde horretan honakoek parte hartu zuten, Aramaiotik: Manex Agirrek, Iker Agirrek, Andere Arriolabengoak eta Gillen Agirrek; eta Urbinatik, Josu Ormaetxeak.

Orain, Arabako txapelketa nagusira begira daudela esan digu Manex Agirrek. Martxoan hasiko da lehiaketa hori.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak