Gorbeialdeko taldearen ordezkari izango dira aramaiarrak, honako hauek, hain justu ere: Manex Agirre, Iker Agirre, Andere Arriolabengoa eta Gillen Agirre. Eurekin batera, Urbinako Josu Ormaetxea ere ibiliko da. Araiako taldeari irabazita lortu zuten Gorbeialdekoek finalera iristea. Hala, zapatuko jardunaldian Gasteizko taldearen kontra jokatu beharko dute. Ez dute lan erraza izango, gainera; izan ere, besteak beste, Oihane Perea izango dute aurrez aurre. Naroa Sasieta ibiliko da gaiak jartzen.
Agurainen izango da saioa; 14:00etan hasiko da, Zerua jatetxean.