Txotx sasoia ireki dute Iturrieta sagardotegian

Gorka Etxabe 2004ko urtarrilaren 16a

Aramaioko Iturrieta sagardotegian egin dute Txotx!. Toti Martinez de Lezea idazle gasteiztarrak ireki du sagardotegiaren denboraldia. Aramaiora gerturatu direnek sagardoa dastatzeko aukera izan dute, eta esan digutenez, aurtengo sagardoa da azken hiru urteetako ederrena.

Iturrieta sagardotegian jende mordoa elkartu zen atzo ilunkaran. Toti Martinez de Lezea idazle gasteiztarrak ireki zuen Aramaioko sagardotegiaren txotx sasoia.

Sagardo goxoa, garraztasunik gabekoa eta edateko erraza ei da aurtengoa. Iturrietakoak ere ezaugarri horiek ditu eta jendeak gustura edan zuen. Bertsolariak, trikitilariak eta txalapartariak ere izan ziren Iturrietan.

Sagardorik gabe bertsolaririk ez abestu zuen Manex Agirre bertsolariak, eta jatekorik gabe sagardo gutxi hobe. Hori pentsatu zuten Iturrietara gerturatutakoek, baina, zorionez, jatekorik ere ez zen falta izan atzokoan.

Sagardoa erraz edaten da eta gehiago aurtengoa. Beraz, kontuz ibili sagardotegira gerturatzerakoan, eta ez gehiegi edan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak